XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Otso gizagaixoa eta azeri maltzurra, Sadar mendian okela jateko ardien bila ibiliak galanki eginik zeuden, baina artzainek piztia haien arrastoak aspalditxotik zituztenez gero, artaldeak zaintzeko ahaleginak moldatzen ere saiatu beharra gertatu zitzaien.

Noski, Otxoko eta Axalko Oihantxoko oiloen usnan eta haiek harrapatzeko asmo gaiztoan ere lehiatu ziren, baina piztia haiek gertu zebiltzala igarri zutenean, laster hanka egin zuten etxera hegaztiek.

Otxoko eta Axalko, baraurik zeuden bada.

Egun hartako jan-asmo guztiak alferrikako amets gertatu zitzaizkien; alabaina, azeri maltzurrak Otxoko buziatu eta zerbait egiteko parada ere berehala ideiatu ahal izan zuen: - Hi, Otxoko, ez diagu etsi behar; nik bazekiat gaurko haragia non bilatu, baina, ordea... - Bai, ala? - aurreratu zitzaion Otxoko mingainari ezpain bien tartetik gulezia zeriola.

- Okela egiatan jan nahi duk, ala ez? - ailegatu zion azeriak berriz ere bere lagunari gaiztakeriaz.

- Oi, ene! Nire urdaila ongi gosutsik zegok oraintxe, lagun Axalko.